Telebista publikoa: eraldaketa, finantziazioa, demokrazia

EHU/UPVk (Euskal Herriko Unibertsitateak), ElTBrekin elkarlanean eta ÁLEX ARANZÁBAL EITB Taldeko garapen-zuzendariaren zuzendaritzapean, 2011n eta 2012an antolatutako Udako Ikastaroetan aurkeztu ziren txostenak biltzen ditu liburu honek, bi zatitan: “Telebistaren eraldaketa eta finantziazioa” (2011) eta “Telebista publikoa eta demokrazia” (2012).

Bi edizio: euskaraz eta gazteleraz.

EITBren babesa jaso du liburu honek.