Hogeita bina

Jaialdiak ugaritzearekin, aparraldiaren sasoietan batik bat, bertsolariak sarri azaltzen ginen kexu saio osteko elkarren arteko txolarteetan.

«Geure ahotik» gehiago kantatu nahi genuen, eta «paperean» gutxiago. Askotan, saioaren kondarrean, halako desasosegu bat geratzen zaio bertsolariari. Zer ari naiz ni? Neretik ezer eman ahal izan al dut? Zergatik ez didate eman nire bizipenak, sentimenduak eta ideiak azaltzeko aukera izpirik ere?

Andoni Egaña
80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 90eko hamarkadan batik bat, bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa.

Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da eta bertsolari ez ezik, ikertzaile, teorizatzaile eta idazle eta zutabegile moduan ere nabarmendu da Andoni Egaña. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du.

Euskal Herriko bertsolari txapelduna izan da lau ediziotan (1993, 1997, 2001, 2005) eta 1986an parte hartzen hasi zenetik 2009an agurtu zen arte, finalista edizio guztietan.