Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan

Argitalpen honetan, “Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna: Lorpenak eta Erronkak” nazioarteko konferentziako zenbait aurkezpenetan oinarritutako dokumentuak jasotzen dira.

Konferentzia Bilbon egin zen, 2009ko apirilaren 20 eta 21ean, Europako Kontseiluaren, Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz.

Bi edizio: euskara eta gaztelera.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailaren eta Europako Kontseiluaren babesa jaso ditu liburu honek.