Kulunkan

Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuak iraun zuen bitartean Donostian jaio ziren ume guztiek maleta txiki bat jaso zuten barruan munduko herrialde desberdinetako sehaska kantak biltzen zituen albuma zuelarik.

Maletatxoan, MAITE GURRUTXAGA ilustratzaileak arreta handiz egindako 14 musikogramek munduko hainbat herrialdetako sehaska eta magal kantetako letrak eta partiturak irudikatzen zituzten.

QR kode baten bitartez, erabiltzaileak www.kulunkan.eu webgunera sartu ahal ziren, abestiak entzun eta bakoitzaren esanahia hobeto ezagutzeko gida didaktiko baten laguntzarekin.

Proiektuaren helburua zen gurasoen eta gainerako senideen eta 0-3 urte arteko haurren arteko maitasun harremana sendotzea, abestiek biltzen zuten ondarearen bitartez, gure lurraldeko ohitura indartsuenetako bati buruzko gogoeta sustatuz; hain zuzen ere, koralaren eta kultur nortasunaren, folklorearen eta hezkuntza balioaren arteko lokarriari buruzko gogoeta egiteko.

KULUNKAN audio-liburua egiteko lanetan musika pedagogoek, musikagileek eta arloko adituek parte hartu zuten. Audio-liburua argitaratzeaz gain, sentsibilizazio lantegiak ere egin ziren, abesti haien hezkuntza eta pedagogia balioa ezagutarazteko.

Donostia 2016 Fundazioaren babesa jaso zuen lan honek.

Kolaboratzaileak: Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea eta Eresbil.