Zentzua eta Iraunkortasuna

“Urdaibaiarte” programa Eusko Jaurlaritzak eratutakoa Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren baitan garatu da. “Zentzua eta Iraunkortasuna” erakusketa artistikoa, munduko egungo artista ospetsuenen arteko 10ek Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren hainbat pasaia-kokalekutan eginiko sorkuntza ugarik osatzen dute.

Erakusketako komisario ALBERTO SÁNCHEZ BALMISAren hitzetan, “Zentzua eta Iraunkortasuna” artearen, naturaren, pentsamenduaren, lurraldearen eta herritarren arteko aliantza gisa pentsatu da, eta produkzio estetiko kritiko batzuk (zentzua) proposatu nahi ditu, errealitatearen eta munduaren gaineko beste ideia batekin, hau da, kapitala oinarri hartuta, sentiberatasunaren ohiko zatiketei jarraitzen ez dien ideiarekin bat egitera gonbidatzen duten produkzioak izanik (iraunkortasuna)”. Horretaz gain, azpimarratu duenez, “partaide bakoitzak esku-hartze artistiko bat proposatu du, non bere artelanak Urdaibain ikusi duten gizarte, kultura, hiri eta politika-testuinguruarekin busti diren”.

Liburua lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa), erakusketaren gida bi ediziotan (euskara-gaztelera eta frantsesa-ingelesa), DVD interaktiboa eta proiektuaren webgunea.

Euskadi 2012 Fundazioak babestuta.